Antonio Solano Cuello
Prantilla:HezkuntzaPrograma Prantilla:Beste erabilpenak
Prantilla:Webgune infotaula Wikipedia eduki askeko entziklopedia bat da, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan, aldatu lotura sakatuz. 2015ko azaroaren bostean, 291 hizkuntzatako edizioak zituen, eta horietatik 275 zeuden aktibo. Proiektuaren xedea da ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta hedatzea. Guztira 37 milioi artikulu ditu, horietatik 3807 euskaraz eta bost milioitik gora ingelesez.
Wikipedian parte hartzen dutenei wikilari deritze. Desadostasunik sortuz gero, iritzia eman duten wikilarien gehiengoaren aukera gailentzen da. Bere antolamenduaren alde ona da etengabe eguneratzen, handitzen eta zuzentzen ari dela, eta hutsegiteak zuzentzea erraza dela. Aitzitik, Euskal Wikipediari dagokionez, zehaztasun falta izaten du hainbat artikulutan (edozein artikulutan, artikuluan landutako gaian aditu ez direnek ere parte har baitezakete), eta hizkuntzaren aldetik badira oso zuzenak ez diren artikuluak. Hala, bada, Euskal Wikipedia gorabeheratsua da kalitatez. Elhuyar Fundazioak 2011n egindako balioztapenak erakutsi zuenez, Euskal Wikipedian «artikulu bikainekin batera, badira oraindik aski kaskarrak direnak».[1]
Hala ere, Ingeles Wikipedia munduko entziklopedia hoberenen parekoa dela erakutsi zuen 2005ean Nature aldizkariak wikipedia horretako zientzia artikuluei buruz egindako ikerlan batek.[2][3]
Historia
EditalWikipedia Interneten jaiotako entziklopedia askea da. Egun hizkuntza askotan eskaintzen da eta Creative Commons lizentziapean ekoizten da. Wikipedia Wikimediaren proiektu bat da eta bertan copyrightik gabeko liburu, irudi, hiztegi, hizkuntza ikastaroak… eskaintzen dira.
Wikipedia Wiki teknologian oinarritutako entziklopedia askea da, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda dezake artikuluen edukia. Hori erabilpena eta edizioa askeak direlako gertatzen da eta Wikimedia irabazi-asmo gabeko fundazioak mantentzen eta administratzen du. Wikipedia eleanitza da eta munduan zehar dauden milaka pertsonek hedatua da. 200 hizkuntza inguruko edizioak ditu (non ehunen bat aktibo baitauden). Proiektu honen xedea ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortzea eta hedatzea da. Oraintxe euskaraz 3807 sarrera baino gehiago daude, baina beste hainbat hizkuntzatik urrun geratzen da (ingelesez jada Entziklopedia Britanikoa gainditu du, 883.000 artikuluez. 200 hizkuntza horietatik, esan bezala, 100 inguru daude egunero berritzen eta hizkuntza nagusiak dira sarrera gehien dituztenak. Hala ere, hainbat internautek hizkuntza gutxituetan idazten dute eta egunean baino egunean sarrera gehiago daude.
Nupediatik Wikipediara
EditalWikipedia Nupedia entziklopedia askearen ondotik sortu zen. Nupedia idazteaz adituak arduratzen ziren modu formal batean. Nupedia 2000. urteko martxoaren 9an jaio zen eta entziklopedia arruntek jarraitutako bidea zuen artikuluak publikatu ahal izateko: hainbat kide jakitunek artikuluak berrikusi behar zituzten publikatu aurretik. Hala ere bi ideia zituen argi: librea zen eta interneten zegoen. Hau da, edonork edonon begiratu zezakeen eta gainera ez zuen tamaina ez eduki-trabarik (bideoak, nahi adina irudi, loturak… egon zitezkeen). Adituek artikuluak berrikusi behar izateak prozesua geldotu egiten zuen eta urte baten buruan artikulu gutxi publikatu ziren. 2001eko urtarrilaren 10ean bi editoreetako batek forumean wiki bat irekitzea proposatu zuen. Wikiaren filosofia edonork idazteko aukera ematea zen eta hainbat kritika jaso zituen ideiak, baina handik 5 egunera jaio zen ofizialki Wikipedia entziklopedia askea. Hasieran wikipediaren helburua Nupediaren hazkuntza zen, hau da, bertan idatzitako artikuluak geroago Nupediara gehitzea, adituren batek berrikusita. Hala ere, berehala Nupediako erredakzio taldeak ez zuen ondo ikusi eta kanpoan geratu zen, hau da, Nupediatik aske geratu zen. Hala ere 2003an Nupedia saretik kanpo geratu zen eta haren edukia Wikipedian jasota geratu zen betiko.
Ingelesetik eleaniztasunera
EditalHasiera batean, Wikipedia ingeles hutsezko entziklopedia bat izan zen. Hala ere berehala hasi ziren beste hizkuntzetan idazten eta lehenengo urtean 20.000 artikulu zituen 18 hizkuntza ezberdinetan. 2002an 20.000 artikulu zituen eta 2006aren hasieran 2.600.000 artikulu baino gehiago 205 hizkuntzatan...
Helburua
Edital[[Fitxategi:WM2006 0060.jpg|thumb|120px|eskuinera|Jimmy Wales.]]
Wikipediaren helburua doako entziklopedia fidagarria sortzea da. Gainera, proiektua nazioartekoa den heinean, ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzia egotea ere. Proiektuaren sortzailea den Jimmy Walesek, deskribapen honekin azaltzen du Wikipedia: «Kalitate oneneko entziklopedia askea sortzeko ahalegina da, munduko edozein erabiltzaileri bere hizkuntzan zuzendua.»[4]
Wikipediaren sortzaileak ez du nahi Wikipediak publizitaterik izatea, baina geroz eta zailagoa egiten zaio. Izan ere, geroz eta jende gehiagok bisitatzen du Wikipedia, eta horren ondorioz zerbitzari gehiago behar dira Wikipediaren edukiari ostatu emateko. Wikipediaren finantza beharrei, gaur egun, dohaintzen bidez erantzuten zaie.
Ezaugarriak
EditalGiza jakituriaren bilduma baino, entziklopedia bat izan nahi du Wikipediak.
Eduki askea
EditalWikipediak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 eta GFDL (GNU Free Documentation License) lizentzia libreak darabiltza, oro har. Hala ere, Wikipediako testu oro lizentzia libre horiekin erabilgarri dagoen arren, Wikipediako irudi eta soinu batzuk ez dira erabilera librekoak. Ingeles Wikipedian, adibidez, badira hainbat enpresa logotipo, eta egile eskubideek babestutako argazki batzuk, erabilera zuzenerako direnak, ez beste ezertarako; beraz, horien erabilera mugatua dago. Badago, era berean, Wikipediari espresuki emandako banaezina den materiala, hau da, Wikipedian eta ez beste inon erabiltzearen baldintzapean emandako materiala.[5]
Wikipedia, hainbat hizkuntzatan
Editalthumb|150px|Wikipedia, hainbat hizkuntzatan.
Ingelesezkoa da wikipedia garatuena, alde handiz. 2016. urtean, 292 hizkuntzatako wikipediak daude, eta wikipedia horietako bakoitza besteekiko independentea da, bakoitzak bere arauak ditu, nahiz eta oinarri-oinarriko bost arauak guztientzat berak diren (eduki entziklopedikoa izatea, ikuspegi neutrala erabiltzea, eduki askea izatea, wikilariek elkar errespetatzea, eta gainerakoan arau finkorik ez izatea).
Ondorengo zerrendan, 2016ko otsailaren 27an artikulu gehien izan zituzten hamaika wikipediak daude jasota. Kontuan izatekoa da, hala ere, horietako batzuk aski kalitate apalekoak direla. Sakonera da kalitatearen neurrietako bat: artikulu kopuruaz gainera, aldaketen kopurua, artikulu ez diren orrien kopurua (kategoriak, txantiloiak...) eta zirriborroen kopurua ere kontuan hartzen ditu sakonerak. Konparaziorako, data horretan bertan, Euskarazko Wikipediak 242.095 artikulu eta 21eko sakonera ditu. Hona hemen zerrenda:[6]
- Ingelesezko Wikipedia: 5.090.393 artikulu, 917ko sakonera
- Suedierazko Wikipedia: 2.854.757 artikulu, 6ko sakonera
- Cebuerazko Wikipedia: 2.014.842 artikulu, 2ko sakonera
- Alemanezko Wikipedia: 1.913.574 artikulu, 103ko sakonera
- Nederlanderazko Wikipedia: 1.857.798 artikulu, 11ko sakonera
- Frantsesezko Wikipedia: 1.729.545 artikulu, 207ko sakonera
- Errusierazko Wikipedia: 1.292.430 artikulu, 133ko sakonera
- Samarerazko Wikipedia: 1.259.492 artikulu, 4ko sakonera
- Italierazko Wikipedia: 1.255.817 artikulu, 117ko sakonera
- Gaztelaniazko Wikipedia: 1.238.518 artikulu, 198ko sakonera
- Polonierazko Wikipedia: 1.156.562 artikulu, 22ko sakonera
Ezinbesteko ezaugarriak
Editalthumb|175px|Wikipediak inpartzialtasuna bilatzen du.
Wikipediaren proiektuaren definiziotzat har ditzakegu ondorengo hiru ezaugarriak:
- Entziklopedia bat izatea du helburu.
- Wiki bat denez, salbuespen txikiez aparte, edonork argitaratu dezake.
- Eduki irekia dauka eta GFDL lizentzia erabiltzen du.
Edizioa
EditalBisitari orok editatu dezake artikuluren bat Wikipedian. Artikulu baten autorea izateko ez da gaian aditua izan beharrik, wikia den heinean, edonork publika baitezake. Erabiltzaileen kolaborazioari esker, artikuluak sortu zein hobetu egingo direla uste baitu Wikipediak.
Arauak
EditalArtikulu batean idaztean, kolaboratzaile orok “ikuspegi neutroa” erabili behar du. Izatez, “ikuspegi neutroa” negoziaezina den araua da, horretantxe baitatza entziklopedia izatea. Lankide kopuru handia dela eta, dibertsitate eta ideologia ezberdin askoko jendeak hartzen du parte. Beraz, Wikipediak, ikuspuntu neutroarekin ez du ikuspuntu bakarreko entziklopedia izatera iritsi nahi, ikuspuntu aniztasuna lortzea baizik. Bestalde, artikulu bati buruz hainbat iritzi egonez gero, eztabaida orrialdeak daude gai hauetaz hitz egiteko eta artikuluan bertan eztabaidak ekiditeko.
Ezinbestekoa da aurretiaz idatzitako testu baten egile eskubideak errespetatzea. Ez ekarri Wikipediara beste autore batzuen testurik, arazoak sor baititzake legez kanpoko jarrera den heinean. Era berean, debekatuta dago Wikipediako edukiren bat beste inon egile eskubide zorrotzagoen pean argitaratzea.
Azkenik, badira Wikipediatik kanpo dauden gai batzuk, ez direlako entziklopedia bateko artikulutzat hartzen. Hala nola, Wikipedian ez daude hiztegi batean agertzen diren definizioak (aditza zein adjektiboei buruz, adibidez), horretarako Wikiztegia dago.
Bandalismoa
EditalPrantilla:Sakontzeko Wikipediak behin eta berriz jasan behar duen arazoa, bandalismoa da. Bandalismoa, entziklopediaren artikuluen modifikazio inozo eta iraingarriak dira. Nahiz eta hasieran arazo larri bat dirudien, orokorrean bandalismoak ez du Wikipedian aurrera egiten. Wikipediaren publikoaren parte gehiena asmo onez ari denez, eta normalean eguneroko edizioen artean bandalismoak minoritarioak direnez, hauek ez dute luzaro irauten ezabatutak edota leheneratuak izan gabe. Bandaloak anonimoak izaten dira normalean, Wikipediak erregistratu gabeko jendearen artikuluen argitaratzea onartzen baitu. Bestalde, oso arraroak diren kasu batzuetan, erregistratua dagoen lankide batek bandalismo ekintzak egiten ditu behin eta berriz. Egintza hauek ideologiaz, bai kulturalak zein erlijiosoak, lagundurik datoz. Hauek, indibiduoa argitarazten jarraitzera eta euren ideiak inposatzera bultzatzen dute.
Bandalismotzat jo daitekeen ekintza eragiten duen beste erabiltzaile mota bat trolla da; horren aurrean, gogoratu: "ez elikatu trolla".
Edizio lanak
Edital2016ko urtarrilean, Wikipedian gutxienez bost edizio egin zituzten 74.193 erabiltzaile zituen Wikipediak; horietatik 42.000 inguruk ingelesez, alemanez edo frantsesez idatzi zuten (63k, euskaraz).[7] Hil horretan bertan, gutxienez ehun edizio egin zituzten wikilariak 11.130 ziren; horietatik 8.300 inguruk ingelesez, alemanez edo frantsesez idatzi zuten (17k, euskaraz).[8]
Wikipediako mantentze lanez boluntario talde bat arduratzen da. Talde horren barruan administratzaileak daude; administratzaileak arduratzen dira zenbait artikulu babesteaz (askotan desitxuratzen direnean, adibidez), ezabatzeaz, edo Wikipediari kalte egiten dioten erabiltzaileak denboraldi batez blokeatzeaz.
Erreferentziak
EditalIkus, gainera
EditalKanpo estekak
EditalPrantilla:Wikimedia Fundazioaren proiektu aurkibidea
Kategoria:Wikipedia Kategoria:Nazioarteko lankidetzaren Asturisko Printzesa saridunak Kategoria:Gizarte-informazioaren prozesaketa
- ↑ Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia, 2011.
- ↑ Jim Giles (2005eko abendua): «Internet encyclopedias go head to head»], Nature, 438 liburukia, 7070. zenbakia, 900-901. orrialdeak.
- ↑ Nature: «Nature's responses to Encyclopaedia Britannica», Nature.com, 2006-03-30.
- ↑ Jimmy Wales, "Wikipedia is an encyclopedia", 2005eko martxoaren 8an.
- ↑ Ikus, adibidez, Ingelesezko Wikipediako irudien estatistikak, egile eskubideen aldetik: "Wikipedia:Image copyright tags".
- ↑ (ingrés) «List of Wikipedias», Wikimedia. Eskuratze eguna: 2016-02-27.
- ↑ (ingrés) «Wikipedia Statistics», Wikimedia. Eskuratze eguna: 2016-02-27.
- ↑ (ingrés) «Wikipedia Statistics», Wikimedia. Eskuratze eguna: 2016-02-27.